domingo, 19 de febrero de 2012

Porque el invierno se ha ido



Negua joan da ta

Elurrak joan direnean nire mendien artean
eguzkia teloiaren atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
nire arima hotzak ez du sinesten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
negua joan da ta
borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
izpi lasaigarri bat
negua joan da ta, negua joan da ta

Soinu bakar bakarra zure bularraldean negua joan da ta borobildu zaizkit ertzak zure ondoan izpi lasaigarri bat negua joan da ta, negua joan da ta..

1 comentario:

  1. Cuatro idiomas para una emoción: euskera, castellano, de signos y de música.
    Precioso

    ResponderEliminar